Gipuzkoan konfirmatu den koronabirusaren lehen kasua Arrasaten dago

0
4964
osasuna

Aretxabaletako emakume gazte batek otsailaren 25ean lehenengo sintomak izan zituen, Milanen egun batzuk igaro ondoren.

Gipuzkoan konfirmatu den koronabirusaren lehen kasuan aretxabaletarra da, baina Arrasateko etxebizitza batean dago.  Emakume gazte batek otsailaren 25ean lehenengo sintomak izan zituen, Milanen egun batzuk igaro ondoren. Osakidetzak protokoloa aktibatu zuen eta etxean jarraipena egiten ari zaizkio.

Senide batek azaldu digunez, momentu honetan egoera onean dago, eta 14 egun etxean pasatu beharko ditu isolamenduan. “Milanera joan ginen futbol partidu bat ikustera, eta bueltan gaizki sentitu bezain laster medikura joan ginen.”

Bere inguruko zortzi pertsonei  jarraipena egiten ari zaizkie Osasun-zerbitzuak tenperatura hartuz. Bat bakarrik bere etxean dago isolatuta. Sintomak izanez gero Osasun Kontseilura deitu beharko dute.

Osakidetzak jakinarazi duenez, EAEn hamahiru kasu konfirmatu dira dagoeneko: hamar Araban, bi Gipuzkoan eta bat Bizkaian. Denak egoera onean daude, eta etxean jarraipena egiten ari zaizkie.

Koronabirusa prebenitzeko aholkuak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen