Gipuzkoan 459 positibo berri atzeman ziren atzo

0
953
DEBAGOIENEKO OSPITALEA

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.012 kasu positibo berri atzeman ziren atzo. Positibotasun tasa % 9,1era igo da 11.088 PCR proba egin ondoren, izan ere, ostiralean baino 2.800 proba gutxiago egin ziren, Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera.


Gipuzkoa da kutsatze berri gehien izan dituen lurraldeak, 459 positibo berriekin. Bizkaian berriz, 443 positibo berri atzeman dira, eta Araban 99. EAEko ospitaleetan 36 pertsona ospitaleratu berri izan dira, aurreko egunean baino 25 gutxiago, eta 74 paziente daude zainketa intentsiboetako unitateetan.

Udalerriei buruzko informazioa astelehenean eguneratuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen