Gipuzkoako Senideak irailaren 12ko ekitaldirako laguntza eskatu dute

0
745

Testua: Gipuzkoako Senideak

Gipuzkoako Senideak elkartetik zuengana jotzen dugu babes eta laguntza eske, irailaren 12an Eskoriatzan antolatu dugun ekitaldirako. Elkarte hau, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren adineko eta/edo mendeko pertsonen senitartekoek eta pertsona horien bizi-baldintza duinekin sentsibilizatutako pertsonek duela urtebete inguru sortua da.

Debagoienako kolektibo feministei dei egiten diegu Gipuzkoako Senideak elkartearen deialdia babesteko eta, horrela, herritar guztiei eta, bereziki, emakumeei dagokien borrokarekin bat egin dezaten, honako arrazoi hauengatik:

  • Sektore feminizatua: langile gehienak emakumeak dira. Soldata-arrakala esparru horretan ere nabarmena da, % 30eko aldea dute soldatan, errepide- garbiketako sektore maskulinizatuarekiko. Langileek lan-baldintza duinak izatea eskatzen dugu.
  • Premiazkoa da zaintza-sektorearen balioa handitzea: Gizarte patriarkaletan, zaintzak, funtsean, eremu femeninoa dira, eta maitasunagatik eta ukazioagatik egiten dira; ez da lan gisa baloratzen. Premiazkoa da egitura hori haustea eta bizitzari eusteko produktiboa bezain garrantzitsua den sektore izugarri horren balioa handitzea.
  • Egoiliar gehienak emakumeak dira: jakina da emakumeen batez besteko bizi- iraupena gizonena baino handiagoa dela. Hala, egoitza publikoetan eta itunduetan bizi diren pertsonen ehuneko handiena emakumeak dira. Gure amei eta amonei, frankismoaren eta matxismo lotsagabearen urterik txarrenak egokitu zaizkion belaunaldia. Merezi dute beren bizitzako azken etapa beren behar guztiak asetzen dituen ingurune seguru eta ongizatekoan bizitzea.
  • Sektore publiko indartsua duen gizartea gizarte demokratikoagoa da: guztion ongia eta berdintasuna funtsezko helburuak dira Gipuzkoako Senideak erakundearen borrokarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen