Gipuzkoako PPk eskatu du Aldundiak “San Balerioko erromatar estela erosteko”

0
571

Meatzerrekako hilarria egun Cuencako Segóbriga-ko Museo Arkeologikoak dauka, “etiketatze akats baten ondorioz”. PPren hitzetan, estela Arrasatera itzultzea “borondate politiko kontua da”. Hartara, “Batzar Nagusiei ekimen hau aurkeztuko diegu”. Halaber, PPk eskatu du estela “Arrasateko kultur etxean ikusgai jartzea”.

Argazkia: Gipuzkoako PP.

Gaur egun hilarri historikoa Cuencako herrixka batean dago. PPko Cano Aristoy Aldundiari eskatu dio estela “eros dezala, Gordailu” izeneko zentroaren bitartez, ondoren “Arrasateko Kultur etxean erakusteko”.

PP alderdiak, prentsa ohar batean, adierazi du bere ordezkari Juan Carlos Cano Aristoy-k Aldundiari eskatu diola San Balerioko estelaren itzultzea “exijitu” dezala.

Hala ere, prentsa oharrean ere ordezkari honek Aldundiari eskatzen dio “eros” diezaiola egun hilarri hori duen entitateari.

PPk azpimarratu du Meatzerrekan aurkitutako arrasto historikoa “Gipuzkoan aurkitutako eta erromatar garaiko inskripzio urrietatik interesgarriena, artean adituek onartu bezala”.

“Zoritxarrez eta oker baten ondorioz” milaka urteko idazki hau Gaztela-Mantxako herri batean dago, Segóbriga-ko Museo Arkeologikoan, Cuencan.

PPk adierazi duenez, “Meatzerrekako San Balerioko botozko hilarri hau bertatik kendu eta lurperatu zuen Inkiszioak 1787an, eta 1800. urtean José Vargas Ponce akademikoak azaleratu zuen. Ondoren Madrilgo Real Academia de Historia delakora eraman zuen”.

“Bertan egon zen 1907ra arte, eta urte hartan Museo Arqueológico Nacional delakora eraman zuten. Harrezkeroztik, noizbait bere jatorriaren etiketatzean akats bat egin zen, eta Segóbriga-ko aztarnategiarekin lotu zen, eta ondorioz Cuencako museo arkeologikora eraman zen”.

“Gaur egun, Segóbrigako museo arkeologikoa inskripzioa Gipuzkoari itzultzeko prest azaldu da, baina soilik beste museo bati”.

“Gipuzkoan, Gordailua daukagu, ondasun higigarrien bilduma patrimonialen zentroa. Honek milaka objektu artistiko, etnografiko eta arkeologiko erakusten ditu, bai iraganekoak bai egungoak, landa-, hiri- nahiz industria-eremukoak. Hortaz gain, erosketak egiteko programa propioa dauka, eta aztertu egiten ditu dohaintzan jasotzeko, erosteko edo lagatzeko eskaintzak, partikularrengandik nahiz entitateengandik jasota, betiere irizpide batzuei jarraiki”.

“Azken hau kontuan harturik, Foru Aldundiari proposatzen diogu eros dezala, Gordailuren bitartez, Meatzerrekako San Balerio baselizaren botozko hilarriaren idazkuna, eta, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, erakusgai jar dadila udalerriaren kultur etxean”.

“Bidezkoa da Arrasateko herriari ondare historiko eta kultural hau itzultzea, hainbeste urtetan etxetik kanpo egon dena; Gipuzkoan eduki badauzkagu beharrezko erremintak eta entitateak hau errealitatea izan ahala dadin denbora laburrean”.

Cano Aristoy-rentzat “borondate politiko kontua da, baita instituzioen arteko elkarlan kontua ere, eta horregatik Batzar Nagusiei ekimen hau aurkeztuko diegu, estela bere jatorrizko lekura itzul dadin”.

Goiko argazkiak erakusten duenez, Arrasateko auzoan izan dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPren ordezkari Juan Carlos Cano Aristoy eta Batzar Nagusietako bere alderdiko aholkulari Alejandro Sáenz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen