Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza bultzatzeko “Landa emakumeak gara” proiektua jarri dute abian

0
423

Testua: Landaola Federazioa.

Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteak osatzen dugun Landaola Federaziotik “Landa Emakumeak Gara” proiektua sustatzen gabiltza, Gipuzkoako landa eremuko emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzeko helburuare- kin, landa eremuan dauden elkar harremanentzako espazio urrien eta honek ekar dezakeen bakardaderako joerekin hausteko.

Landu nahi den honetan oinarriak jarri edo lehen hausnarketak emateko, hemen aurkezten dugun “sormen lehiaketa” antolatzea erabaki da, iraila-urria bitartean. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia ditu ardatz. Honen bidez, Gipuzkoako emakume ezberdinak landa eremuaren, bertako emakumeen eta bizikidetzaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi dira.

Gai hau ardatz hartuta, sormen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri grafiko honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte.
Lehiaketan parte hartzeko aukera urriaren 15a arte luzatuko da.

Adinaren araberako honako kategoriak bereiziko dira:

  • 25 urtetik beherakoak
  • 25-55 urte artekoak
  • 55 urtetik gorakoak

Izen-ematea on-line egingo da lehiaketa honi buruzko Landaolako web-orrian jasotzen den izen-emate orrian, eta doakoa izango da.

Lehiaketan parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa arrakastatsuenak hautatuko dira epai-mahai eta publikoaren bidez, eta honako sari hauek banatuko dira:

Epaimahai bidez hautatutako sariak:

Publikoaren saria:

• Bi lagunentzako gau bat eta gosaria, Gipuzkoako landetxe batean.

Bozka eman dutenen artean zozketa bidezko saria:

• Bertako produktuen saskia.

Horrez gain, sarituak direnekin bideo labur bat ere grabatuko da, eta abenduan bideo labur honen estreinaldia eta jasotako euskarri grafiko zein hausnarketen erakusketaren irekiera antolatuko dira, dena egun bateko ekitaldian. Lehiaketa-fase honek emandako emaitza ezberdinak (sortutako euskarri, hausnarketa, ideia edo ondorio ezberdinak), Gipuzkoako landa emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzen jarraitzeko baliatuko dira, proiektuaren hurrengo faseetan.

Ekimenarekiko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu lehiaketaren inguruko Landaolakoweb-orrian, http://landaola.eus/lehiaketa/ eta bertan topatuko dituzue lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak!

Animatu parte hartzera eta animatu zure ingurukoak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen