Gipuzkoako karate txapelketa jokatu da Hondarribin

0
359

Gipuzkoako karate txapelketa jokatu da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, kadete (14-15 urte), junior (16-17 urte) eta 21 (18-20 urte) mailetan.
Arrasateko Saioa klubetik 5 karatekek parte hartu dute eta guztira 7 domina lortu dituzte. Kadete mailan, Aratz Ezpeleta, Danel Izurrategi eta Jon Torres aritu dira, eta junior mailan Aitor Lasagabaster eta Iosu Madinabeitia.
Aratz, Jon eta Aitorrentzat izan da denboraldiaren estreinaldia, Danel eta Iosu iragan astean estreinatu baitziren Guadalajaran jokatutako liga nazionalean.

Hona hemen lortutako emaitzak:

Aitor Lasagabaster: lehenengo gizonezko junior mailan Katan eta lehenengo gizonezko junior mailan (76kg).

Danel Izurrategi: Kumite kadete gizonezkoetan lehena -57kg.eta Kata kadete gizonezkoetan laugarrena.

Jon Torres: bigarren Kumite kadete gizonezkoetan -52kg.

Aratz Ezpeleta: bigarren Kumite kadete gizonezkoetan +70kg.

Iosu Madinabeitia: bigarren Kumite junior gizonezkoetan -61kg. eta hirugarren Kaata junior gizonezkoetan.

Lehiaketa osasun-protokolo zorrotzen arabera egin da: “Klubeko karatekek lortutako emaitzak onak izan dira, gauza batzuk hobetu behar dira hurrengo helburuei begira, baina bera txapelketako sentsazioetara itzultzea garrantzitsua zela adierazi dute, pixkanaka momentu hobeak iritsiko dira. Baina guztien sentsazioak oso onak izan dira tatamian”.


Emaitza horiei esker, bost karatekek urriaren 31n Barakaldon jokatuko den Euskadiko txapelketarako sailkatzea lortu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen