Gipuzkoako hanburgesa onenak arrasatearrak dira

0
1759

Azpeitian egindako lehiaketan Iker Agirreurretak irabazi du lehen saria eta Jose Ramon Otamendik bigarrena.

Argazkia: Uztarria.

Azpeitiko Udalak, Ederto Gipuzkoako Harakinen Elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako merkatari elkarteen bilkurak antolatutako Gipuzkoako I. Eskulangintza Hamburgesaren Lehiaketa egin zen joan den maiatzaren 28an Azpetian. Guztira, 21 harakinek esku hartu zuten txapelketan, tartean Agirre Etxe harategiko Iker Agirreurreta eta Otamendi harategiko Jose Ramon Otamendi arrasatearrek.

Arrasatearrak lehiaketan nagusitu ziren, izan ere, Ikerrek lehen saria eta Jose Ramonek bigarrena irabazi baitzituzten. Beraz zorionak biei!

Leire Beristain Edertoko kideak, Ander Ugarte Azpeitiko Udaleko zinegotziak eta Julen Galarraga sukaldariak osatutako epaimahaiak hanburgesaren itxura, ehundura, kolorea, zaporea, naturaltasuna eta produktuen konbinazioa baloratu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen