Gipuzkoako finala ere irabazi du Mondrak, Vasconiaren aurka

0
559

Talde zuri-moreak (M2 multzoko txapeldunak) atzo Vasconiaren (M1 multzoko txapeldunaren) aurka finala jokatu zuen, 2023/2024ko Gipuzkoako txapalduna nor zen argitzeko. Gari Nuñezen ekipoak 2 eta 0 irabazi zuen.

Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa.

Denboraldi honetan Gorengo Mailako bi multzoetan txapeldun bana izan da: Mondra, 74 puntu lortuta, eta Vasconia, 55 puntu lortuz.

Atzo biek ala biek Gipuzkoako txapelduna argitzeko finala jokatu zuten, zelai neutralean, Tolosako Usabalen.

Partiduko bi golak Josu Arizmendiarrieta aurrelariak sartu zituen, eta ondorioz talde zuri-morea Gorengo mailako txapelduna dugu. Zorionak Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen