Iturbide egoitzako ELAko langileek beste bi greba egun egingo dituzte

0
541

Horren atariko, elkarreratzeak egingo dituzte bihar, urriak 22, hogei erresidentzia baino gehiagotan.

Kartela: ELA.

252 greba egunen ondoren, Gipuzkoako erresidentzietako langileek borrokan jarraitzen dute, eta bihar berriro aterako dira lan zentroen atarietara lan baldintza eta zaintza eredu duina eskatzeko. Izan ere, Gipuzkoako Aldundiak egungo ereduaren defentsa sutsua egiten segitzen du, azken asteotan erresidentzietako errealitate gordina berriro azaleratu bada ere: Markel Olano Aldun Nagusiak bi egoliarreko langile bat dagoela esan arren, langile bat hamahirurentzako daudela ikusi da, egoiliarrak 14 orduz izaten dira ohean eta jan gabe, erizaintza zerbitzurik ez dago bermatua…

Horren aurrean, eta Aldundiak dagokion ardura hartu ezean, ELAko erresidentzietako langileak mobilizatzen jarraituko dute: kontzentrazioak egingo dira erresidentzietan urriaren 22an, eta greba egunak izango dira urriaren 28a eta azaroaren 12a.

Hedabideei dagokionez, adierazpenak jasotzeko aukera izango dute bihar, 11:30ean Donostiako Txara erresidentziaren atarian.

Hora biharko erresidentzietako kontzentrazio lekuak, egunean zehar egingo direnak langileek aukeren arabera.

  • ERRENTERIAN: San Markos eta Sagrado Corazón erresidentziak
  • IRUN: Gurutze Gorria
  • OIARTZUN: Petra Lekuona
  • ARRASATE: Iturbide
  • SORALUZE: Ntra. Sra Merced
  • AZKOITI: San Jose
  • AZPEITI: San Martin
  • ZUMAIA: San Juan
  • ORDIZIA: San Josei
  • ZUMARRAGA: Argixao
  • VILLABONA: Santiago
  • ZUMARRAGA: Argixao
  • SORALUZE
  • LAZKAO: Sanitas
  • ANDOAIN
  • ZARAUTZ C.D.
  • LASARTE: Atsobakar
  • DONOSTIA: Villa Sacramento, Berra, Txara I eta II, Zubiaurre, San Ignacio, San Jose eta Alai-etxe

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen