Gipuzkoako EH Bilduk Arrasaten egin du hauteskunde osteko batzarra

0
1314

Argazkiak: Arrasateko EH Bildu.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Maider Morras Azpiazu eta Maddalen Iriarte Okiñena, hautagai nagusi bozkatuenak Arrasaten eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. Batzarra Kulturateko areto nagusian egin da gaur goizean.

Maddalen Iriartek adierazi du “Gipuzkoan gobernu zabal eta aurrerakoia eratzeko eskua luzatua dugula, gutxieneko programa baten baitan egin nahi dugu gainera, hurrengo edukiekin: lurraldearen garapena, zaintza, ehun industrialaren sustapena, etxebizitza, garraioa, euskara eta kultura, politika fiskala eta Ipar Euskal Herriarekin harremana”.

Gehitu egin du “mezua argia dela: gipuzkoarren bizitzak hobetu eta Gipuzkoa lehen mailako herrialdea izan dadin lan egitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen