Gipuzkoako Bira kanpaina iritsi da Arrasatera

0
815

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoako Bira kanpaina abiarazi du, lurraldeko bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko. Kanpaina horren lehenengo geldialdia asteburu honetan egingo da, Arrasateko Jose Maria Arizmendiarreta plazan.

Larunbat eta igande honetan karpa bat jarri da eta, bertan, bisitariek gure lurraldeko bidegorriei eta bide berdeei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, doako tailerretan parte hartu ahal izango dute eta bizikleta mota desberdinak probatzeko aukera izan dute.

«Eskulanak bizikleten material birziklatuarekin» izeneko tailerra larunbatean egingo da, 11:00etatik 13:30era, eta, aldiz, “Bizikleten mekanika diagnostikorako eta konponketa txikietarako” izeneko tailerra larunbatean 16:00etatik 18:30era, eta igandean 11:00etatik 13:30era.

Era berean, interesa duten guztientzat, larunbatean irteera bat egingo da Arrasateko bidegorritik Biteri Plazan hasi eta San Prudentziora iritsiz. Ibilaldia 10: 00etan hasiko da. Jarduera hau Arrasateko Adinekoen Kontseiluaren laguntzarekin antolatu da.

Informazio karpan bizikleta mota desberdinak egongo dira (elektrikoak, hirikoak, egokituak …), eta bertaratzen direnek probak egin ahal izango dituzte, profesional batek bizikleta horiek behar bezala erabiltzen eta mantentzen irakasten dien bitartean.

Jendaurreko ordutegia: larunbata (10:30-14:00 / 15:30-19:30); eta igandea (10:30-14:00)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen