Gipuzkoako alebin txapelketa lehiatuko da gaur Uarkapen

0
827
pilota

Garitaonandia- Llodio bikoteak Aloña Mendi 2 bikotearen aurka jokatuko du. Beste partidu guztiak etxetik kanpo jokatuko dira bihar.

Alebinen pilota partiduak jokatuko dira gaur arratsaldean Uarkape frontoian. Garitaonandia-Llodio bikote arrasatearrak Oñatiko Aloña Mendi 2 bikotearen aurka jokatuko du arratsaldeko 20:15ean Gipuzkoako txapelketaren barnean.

Bihar, larunbata, arratsaldeko 15:30ean Zurbano, Menocal eta Nalda benjaminak Aretxabaletan lehiatuko dira Aretxabaleta 6 taldearen aurka. Bestalde, Etxabe eta Martin alebinek Antzuolan jokatuko dute arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta Orue, Badioala eta Urien bejaminak Mendaron arituko dira 17:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen