Gipuzkoako alebin pilota txapelketako bi final jokatuko dira Uarkapen

0
317

Argazkia: MB artxiboa.

Larunbat honetan Gipuzkoako alebin axapelketako bi final jokatuko dira Uarkapeko pilotalekuan. Partiduak arratsaldeko 16:30ean hasiko dira. Lehenengo partidan KUKU-PAGAZPE 2 izango da , eta bigarrenean ARRASATE 3 ILUNPE 2 aurrez aurre izango dira. Arrasateko bikotea, ARRASATE 3, Ibai Osorok eta Cristian Moledok osatzen dute. “Zorte on mutilok!!!”

Bestalde, Arrasate Pilota Taldetik Alain Urienek, Danel Zubiak, Luken Martinek eta Peru Oruek egindako lana zoriondu nahi dute. Laurak Gipuzkoako”Talentos”-en hautaketa frogatara deituak izan dira, eta azken biak hautatuak izan dira. “Lorpen bikaina mutilentzat!!!”

Infantil mailakoei dagokienez, hurrengo binakako txapelketa dute buruan. Ezin ahaztu lehen urteko benjaminak eta alebinak. Eskola amaitu berri dute lan bikaina eginez, eta Arrasaten lehiatuko dira orain. “Animatu eta ez ahaztu larunbateko hitzordua frontoian, gure¬†herriko mutilak animatzera etortzeko. Bertan ikusiko gara”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen