Gaur arratsaldean Gipuzkoako alebin txapelketako bi final jokatu dira Uarkape pilotalekuan. Partiduak arratsaldeko 16:30ean hasi dira. Lehenengo partiduan KUKU bikoteak PAGAZPE 2 bikotearen aurka jokatu du. Garaipena PAGAZPE 2 bikotearentzat izan da 6-16 markagailurarekin.
Ondoren, bigarren partiduan ARRASATE 3 ILUNPE 2 aurrez aurre izan dira. Arrasateko bikotea, ARRASATE 3, Ibai Osorok eta Cristian Moledok osatu dute. Oraingo honetan garaipena ILUNPE 2 taldearentzat izan da 8-16 markagailuarekin.