Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ‘Gipuzkoa martxan’ kanpaina abiarazi du, oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzeko, bai bidegorriena, bai gure herri eta hirietako ibilbideena. Datorren asteburuan Arrasatera iritsiko da.
Larunbat eta igande hauetan karpa bat jarriko da Biteri plazan. Bertan, bisitariek, programatutako jarduerei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, udalerritik hurbil dauden bide berdeei buruzko informazioa izango dute eskura.
Larunbatean eta igandean, 10:30ean, ginkana bat irekiko da, eta txikienek, gainera, puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak izango dituzte eskura. Larunbatean, mugikortasun aktiboa sustatzeko jardueren barruan, goizeko 11: 00etan, ibilketa nordiko bat egingo da parte hartu nahi duten guztientzat. Ordu erdi lehenago, 10:30ean, jarraibideak emango dira eta parte hartzeko materiala banatuko da.
Eguerdiko 12etan hasiko da “Emakume ahaztuak eta gizon on batzuk”, ordubetez luzatuko dena, eta aukera ona izango da inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ikusteko. Igandean, kultura-pasealekua 12:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du; kasu honetan, izenburu honekin: “Burdinaz forjatuta, Arrasateko erdi aroaren inguruan”.
Jendaurreko ordutegia larunbatean (10:30 – 14:00/15:30 – 19:30) eta igandean (10:30 – 14:00) izango da.







