Udalak iragarri du Gipuzkoa Etorbideko mugikortasuna “normaltasunera” itzuliko dela ostiral honetan. “Koronabirusaren ondoriozko konfinamendua arindu eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak egin ziren oinezkoentzako bilakatuz behin-behinekoz”.
Astelehenean berriz, ekainak 15, errei bat zabaldu zen; ostiral honetan, ekainak 19, Eusko Jaurlaritzak Alarma Egoera bertan behera uztearekin batera eta “bertako bizilagunen eskakizunak kontuan izanda”, ohiko mugikortasun-antolaketa berreskuratuko du Gipuzkoa Etorbideak: bi noranzkoak zabalduko dira motordun trafikoarentzat.
Harrigarria benetan Udal Gobernuaren inprobisazioa. Bertako bizilagunak ninguneatu egin gaituzue, desinformatuta eduki gaituzue eta gure egunerokotasunean kriston eragina izan duten aldaketak inprobisatuta hartu dituzue.
Astelehenean auzo guztia hankaz gora jarri zeniguten, karretera guztia margo horiz pintatu zenuten eta norabide guztiak aldatu zenituzten. Zertarako? 4 egun beranduago guztia desegiteko?
Bizilagunak mobilizatu garelako eman duzue pausu bat atzera. Ez gure iritzi eta argumentuak entzun eta ulertu dituzuelako ez, baizik eta uztailaren 12ra begira jokatzen ari zaretelako.
Inprobisazioa? Hirigintzako teknikoen oniritziarekin?
Erantzule politikoa politikaria da, erantzule teknikoa teknikaria den bezala. Erabaki politiko bat izan da, herria ezagutzen ez duten politikariek hartuta.
PNVa atera zen argazkian eta PNVa bota da atzera Gelmako bizilagunen mobilizazioaren ondorioz.
Erabaki politiko bat izan da eta batzuk teknikoen ardurapean utzi nahi dute udal gobernuko PNV eta PSOEK hartutako erabakia.
Gauza bakoitzari bere izenarekin deitzen ez diogun bitartean PNV eta alkatea buru duen gobernu honek gehiengo osoak ateratzen jarraituko du.
Gehiengo absolutua duen gobernu honek, hau da, PNV eta PSOEk Gelman egin dutena herriko beste edozein tokitan egin dezakete.
Teknikoek politikarien aginduak betetzen dituzte, gertatzen dena da alkateak modan jarri duela teknikoekin argazkietan agertzea gu denok nahasteko.
Eta Ekobulebarrarekin etorriko zaiguna, prestatu gaitezen… hau hasi besterik ez da egin.
Auzi honetan Gelma auzokoen partehartzea da gakoa, guk ere Arrasatentzako hoberena bilatu nahi dugu, oinezkoentzat leku gehiago, arrisku gutxiago, etab. vaina Gipuzkoa etorbidean gertatutakoarekin Gelmako bizilagunak kontuan hartu beharrean udaletxeak aurrera jarraitu zuen bere planekin, eta hórrela ez dira gauzak egiten. Atzera egin dute, eta onartzen dugu, espero dut hemendik aurrera horrelako erabaki potoloak hartu aurretik auzoaren iritzia kontuan hartu eta errespetatzea. Ez da ba “negoziazioa eta akordioa” PNV-ren esloganetariko bat?
Udal Gobernu honen parte hartzea, ia berdinak diren haur parke batzuen artean aukeratzera, eraikin baten izena aukeratzera, mural baten koloreak aukeratzera… mugatu da urteetan. Parte hartze hitzaz ahoa bete zaie gainera. Eragileen, politikoen eta herritarren parte hartzea faltan bota dugunoi barre egin dieguzue bai herritar askok eta baita Udal Gobernuak berak. Urteak daramazkigu zalatzen gauzak hobeto egin daitezkeela eta alkatea dela adibide garbiena. Ez da inoiz eztabaidara esertzen, argazkietara bakarrik joaten delako eta estrategia honi herriak berak onarpena eman dio. Orain baina, lanketa sakonak egiteko ohitura falta horren ondorioak dira hauek. Ekoboulebarrarekin beste hainbeste gertatzen ari delarik. Gauza garrantzitsuetan ez dagoela benetako parte hartzerik. Baina behin eingainatzen bazaituzte bestearen errua da, 2 aldiz engainatzen bazaituzte, errua zurea da. Jarraitu bozkatzen itxurakeria.
Nik ez dut uste politikarien gauza izan danik bakarrik.
Gure herriko hirigintza teknikariarekin pare bat berba eginez gero bereala konturatzen zara bere ideiak guzti honen atzean daudela.
Noski, teknikoki berak bideratu duelako. Baina erabakien erantzukizuna politikoarena da. Hori da politika.
Ideiak, ideiak dira, eta proiektuak ere… kajoain gera daitezke. Politikariak dira berauek modu egokian lantzeko eta partekatzeko arduradunak. Denok dakigu duela 20 urte haur parkeak edo peatonalizazioak hirigintzatik zuzenean eramaten zituztela. Baina badira urte batzuk herritarrek, herri ezberdinetako esperientzia eta ekimenek erakutsi dutela badela gauzak egiteko beste modurik. Zenbat eta herritarren parte hartze eta aditu gehiago sartu erabakian, hobe.