Gidari bati, porru bat erretzeagatik, 1.600 euroko isuna jarri dio Udaltzaingoak

5
3793
patruila

Udaltzainek gaur eguerdiko 13:30 aldera atzeman dute, eta zigor ekonomikoaz gain, gidabaimeneko 6 puntu kendu dizkiote.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, konfinamendu egoeran, herritarren joan-etorriak kontrolatzen jarraitzen dute.

Gaur eguerdian udaltzainek ustez porru bat erretzen zihoan gidari bat atzeman dute. Ondorioz, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote: 1.600 euroko isuna jarri diote eta gidabaimeneko 6 puntu kendu dizkiote.

5 IRUZKIN

  1. Jende mordo bat kuarentena saltatzen, 4 pertsona batera kaletik, bikoteak kaletik batera….
    Hoiei ezer esan ez… baina, bere autoan inori minik egin gabe, porru bat erretzen zegoen tipo bati bai, horri isuna jarri diote? Hori da lotsagabekeria! Horrela egiten dute lan Arrasateko udaltzainek? Lotsez gorrituta beharko lukete.

  2. Guri , laneko autoan, Ertzantzak izten digute biñaka joaten baña Udaltzainek ez.
    Txakurren kakak direla zenbat isun jarri dure ba? 2019=0.
    Porro bat norberan kotxean eta isuna?
    Lotsagarria udaltzainen prepotentzia eta uzkeria.

  3. Ze min egiten du gizon bat Bere autoan porro bat erretzen 1600 euroko isun bat eta 6 puntu kentzeko? Goizeko ordu txikitan mozkor ugari ibiltzen dirá autoarekin hora eta behera, gainera abiadura limitetik hora mozoloarena egiten. Eta udaltzainek hori es dure ikusten. ? Non dago gure alkate fotogenika eta loratsua krisi honetan? Ez da azaldu ere egiten. Joan Bere lantokira eta galdetu ( hau momdraberriko kazetariei) eta bakean dagoena bakean utzi. LOTSAGARRIA

  4. Ondo ipinitako isuna. Ez dut esaten udaltzaingoek beti ez dutela ongi egiten euren lana. Debekatutako drogak hartzea gidatzen den bitartean badakigu zer dakarren. Ondo ikusten duzuen guztioi, espero dut inoiz zuek edo zuen familiako norbait ez dezatela kotxe batekin harrapatu gidaria “fumauta” egonda. Konprobatuta dago erantzun-erreflejuak jeitsi egiten direla. Etxean bakoitzak nahi duena egin dezala, baina gidatzen gaudenean beste kontu bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen