Gidari batek istripua izan du Markuleteko biribilgunean

1
2158
Markuleten

Ezbeharra goizaldeko 5:45 aldera izan da, eta kotxeak seinale baten kontra jo ostean, biribilgunearen erdian geratu da.

Argazkiak: herritar bat

Ertzaintzak azaldu digu istripua 5:45 inguruan izan dela, Markuleteko industrialdearen eta Garaia Parke Teknologikoaren arteko biribilean.

Toyota Corolla modeloko kotxea Olandixoko tuneletik zetorren. Ezagutzera eman ez den arrazoi batengatik, biribileko seinale batzuen aurka jo du, eta ondoren biribilgunearen erdian, berdegunean geratu da.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu egin dira, baita anbulantzia bat ere, baina zorionez gidariak ez du osasun arazo larririk izan, eta ez dute ospitalera eraman behar izan. Alkoholemia proba egin diote, baina ez da honen inguruko datu gehiagorik eman.

Istripuak ez du trafikoan arazorik eragin, eta Errepideetako Mantentze Zerbitzuko langileek ingurua garbitu dute.

Iruzkin 1

  1. 5:25ak inguru ni kotxez pasa naiz bertatik eta kotxea jada errotondan zegoen ke edo lurruna aurrekaldetik zeriola, gidariaren atea zabalik eta inor ez zen barruan ezta inguruan ere …

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen