Gidari bat Ospitalera eraman dute, Intxausti inguruan istripua izanda

0
1192

Ezbeharra arratsaldeko 19:25 aldera izan da, Intxausti inguruan, hau da, Fagor San Andres ondoko biribilaren parean, Ertzaintzak azaldu duenez.

Auto batek aurrealdean jaso du kolpea eta besteak atzeko partean. Ertzaintzaren zenbait patruila bertaratu dira, eta istripuaren ondorioz pertsona bat, auto bateko gidaria, Arrasateko Ospitalera eraman behar izan dute anbulantziako langileek.

Ezbeharrak auto-ilara batzuk eragin ditu, baina trafikoa bere normaltasunera itzuli da ordu honetarako, 21:10etarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen