Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik, Ane Regodesebesek eskuratu du 410 euroko saria

0
491

Arrasateko Udalak, urtero moduan 2020an Gidabaimena Euskaraz programaren barruan gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen artean zozketa egiten du. Ane Regodesebes izan da saritua. Arrasateko Udalak azterketaren kostua itzuliko dio.

Testua eta argazkia: Udala.

Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen eskura jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala:

  • Teoria orokorreko eskuliburua
  • Testak (ikasleek Internet bidez egin ditzakete testok)
  • Multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko)
  • Autoeskolan eduki beharreko panel informatibo elebidunak
  • Terminologia hiztegia

Ekimen honi bultzada emateko, Arrasateko Udalak egitasmoaren sustapen kanpaina egiten du urtero, udaberri aldera, ikastetxeetan eta autoeskoletan, ‘Arrasateko herritarrak animatu nahi ditugu gidabaimena euskaraz ateratzera animatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen