Giantek post-hardcore kontzertua emango du Kooltur Ostegunean

0
700

Testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, martxoak 24, Giante taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Giante Gasteizko laukotea da, gaur egun gutxik bezala sustraietako post-hardcorean (Rites Of Spring, Fugazi…) murgildu eta sonoritate bereziagoekin aberasten dutena.

Zuzeneko irmo eta borobilak egiten dituzte, baina oso gutxitan igotzen dira agertokietara. 2018an ‘This is fine’ argitaratu zuten; eta azken aldian haien bigarren lan luzea (‘Hamaika’) aurkezten dihardute.

https://giante.bandcamp.com/album/hamaika

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen