GI-2630 errepideko lanek trafikoa desbideratuko dute Zubillaga auzoko errepide zaharretik

0
411

Aldaketa horrek 5 eguneko iraupena izango duela aurreikusten da, betiere baldintza klimatologikoek lanak behar bezala egitea ahalbidetzen badute.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren astelehenean, urriak 17, hasiko ditu GI-2630 errepideko Osinurdin eta Santxolopetegi biribilguneen arteko asfaltatze-lanak.

Trafikoa arintzeko eta lan horien iraupena murrizteko, Oñatitik Bergara-Arrasaterako bidean doan GI-2630 errepideko trafikoak Santxolopetegi biribilgunean errepide zaharra hartu beharko du Zubillaga auzotik Osinurdin biribilguneraino.

Eragin horrek 5 eguneko iraupena izango duela aurreikusten da, betiere baldintza klimatologikoek lanak behar bezala egitea ahalbidetzen badute.

Elorregiko biribilgunetik GI-2630 errepidetik Oñatirantz doan trafikoari ez zaio eragingo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen