Ghauk, Maruja Limonek eta Frank Blackfieldek itxiko dute Kulturate Akustikoa

0
238

Asteburu honetan itxiko da Kulturate Akustikoaren XIV. edizioa, hiru kontzertu berrirekin. Ostiralean Kulturate areto nagusia eszenatokira Ghau igoko da, larunbatean berriz, Maruja Limón, eta igandean Frank Blackfield. Ohi bezala, kontzertu guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira doan.

Irailak 9, ostirala, 20:00etan: Ghau, Gartxot Unsain. Musika talde bat baino gehiago izan nahi duen proiektua da Ghau. Kantuak bestelako diziplinekin nahasteko zirrara bati jarraituz, dantza, musika, dramatizazioa eta arte plastikoen bitartez sentimendu sorta bat helaraztea da asmoa, energia transmisio berezi bat. Kantuak oinarri, bisualki indartsua den estetika bat sortzea izan da helburua, nire istorioari eurena batzea.

Irailak 10, larunbata, 20:00etan: Maruja Limón. Maruja Limón Bartzelonako bost kidez osatutako taldea da, flamenkoaren, poparen eta erritmo latinoen artean dagoen bere bizi-musikagatik bereizten dena. 2022an, MARUJA LIMONek bere hirugarren diskoa aurkeztu du: ‘Vidas’ (Satelite K, 2022). Energiaz, intentsitatez eta alaitasunez betetako lana. Flamenkoa, popa, erritmo latinoak eta hirikoak heldutasunez nahasten dira ahots eta bizitza multzo bat osatzen duten letrekin. Gure auzoetan bizi diren istorioak, beren orainak, iraganak eta etorkizun posibleak azalduz.

Irailak 11, igandea, 20:00etan: Frank Blackfield. “Amerikako musikaren bihotzera egindako bidaia, disko bihurtuta.”Horixe da Blackfield-en 10 abestiz osatutako azken bilduma: Still Free ‘n rockin’ (2020), Jorge Pais, Nagore Etxabe eta Nagore Michelena bidaide mundial dituelarik, Oiartzungo Mecca estudioan grabatu duen laugarrena. Rock, blues eta country-aren klasikoenen artean joan-etorria, edozeinentzako musika ezin hobea. Estatu Batuetan hogeita hiru urte egin zituen Folk eta Country-Blues musikari gisa. Orain dela ia 25 urte itzuli zen Europara. Ikus-entzuleak Atlantikoaz bestalde eramango ditu ordu eta laurden inguruko emanaldian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen