Norbaitek ‘Fake News’ bat zabaldu du jendartean, eitb.eus webgunearen formatua aprobetxatuz. EITBk hori goitik behera gezurtatu du.
Ezezagun batek ‘fake news’ edo albiste faltsu bat egin du, adieraziz Bergaran coronavirus bat agertu dela eta Osakidetzak Debagoienera bidaiak murriztea aholkatu duela. Arrasateko Unibertsitatea ere bromen jo puntuan egon da.
Informazio faltsu hauek goizean goiz zabaldu dira sare sozialen bitartez. EITBek goitik behera ukatu du informazio hori argitaratu duenik, eta berau gezurtatu du.