Getxorako txango batekin ospatuko dute 61ean jaiotakoek aurtengo kintada urriaren 24an

0
1750

Urteroko ohiturari jarraituz, egun osorako bidaia batekin ospatuko dute 1961ean jaiotakoek aurtengo kintada urriaren 24ean. Aurten Getxo aldera egingo dute txangoa eta horretarako honako egiraraua antolatu dute. Irteera goizeko 9:30ean izango da Zalduspen, bertan autobusa hartuz. 11:00etatik 13:00etara bisita gidatua egingo dute Getxon zehar, bertako Algortako portu zaharra, Areatzako hondartza eta beste zenbait txoko eder ezagutuz. 14:30ak arte aperitiborako tartea egongo da gero eta ondoren bazkaria izango dute Tamarises Bistrot jatetxean, jarraian dantzaldia ere izango delarik. Buelta 19:30ean dago iragarria eta etxeratu aurretik agur-pote bat ere egingo dute Doke tabernan.

Izena emateko, interesatuek 95 euro sartu beharko dituzte Laboral Kutxako ES88 3035 0001 5600 1117 7328 zenbakian euren izen abizenak adieraziz. Plazak mugatuak direnez, izen ematearen ordena errespetatuko da eta izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen