Argazkiak: Euskal Saskibaloi Federazioa.
Asteburu honetan Iturripen EBA ligako Euskal Kopako azken fasea jokatu da. Finalerdiak atzo jokatu ziren. Lehenengo finalerdian Tabirako eta Bilbao Basket izan ziren aurrez aurre. Partidua 55 – 81 emaitzarekin amaitu zen, Bilboko taldearen alde.

Ondoren jokatutako bigarren finalerdian, Getxo Saski eta Gipuzkoa Basket Easo izan ziren aurrez aurre. Oraingoan Getxo Saski izan zen finalera pasa zen taldea 85 – 70 emaitzarekin.

Finala gaur, igandea, arratsaldeko 16:30ean jokatu dute Bilbao Basketek eta Getxo Saskik. Partiduan markagailua oso estu egon da denbora guztian, eta Bilbao Basket ia partidu guztian aurretik joan den arren, garaipena Getxo Saskirentzat izan da 82 – 84 emaitzarekin.