Gestel enpresaren wifi-a probatzeko aukera [Testua: Ibai-Arte]

19
735

Ibai-Artek eskatuta, Gestelek sare bat jarriko du leku publiko batean jendeak 300MB-ez gozatzea zer den probatu ahal izateko, bere irismena eta benetako abiadura ikusteko.

Hori dela eta, otsailaren 12an, ostirala, Gestelen Wifia probatzeko aukera dago 11:00etatik 17:00etara Kajoi tabernan, merkatarien eta partikularren egunerokotasunean izango lukeen bilakaera pertsonalki egiaztatzeko

19 IRUZKIN

  1. Ibai-Arte zelako dezepzioa. Arrasateko herritarrei zelako kaltea egin diguzun Gestelen historia honekin orain udaletxeak aitzakia izango du fibra erdigunean atzeratzeko. Ze pena.

    • Ibai-Arte arazoa konpontzeko irtenbide bat bilatzen dabilela ulertzen dut. Kalte baino, laguntzen, gehitzen.

      • Momentu honetan herritarrei bizkar ematen ari dira. Gestel garestia da eta aitzakia paregabea udaletxea aitzakietan murgiltzeko. Hasierako asmo onak herritarrendako kalte bilakatu dira orain.
        Gestel hain ona bada zergatik ez du herri osoak kontratatzen?

  2. Gesteleko tarifak oso garestixak dira eta ni bakarrik eskatzen dot igualdad de condiciones danondako, herri danien.

  3. Zenbat kostatuko zaigu zerbitzu hau alde zaharrekoie, permanentzia??? Zergatik beste arrasatearrak baino gehiago ordaindu behar dugu, ? Ibai artek zuntz optikoa borrokatu beharko luke

  4. Oso zatarra iruditzen zait herritarrak batzen ari diren momentuan Kajoiek hau planteatzea. Gestelen prezioak ikusi dituzue? Gainera bigarren mailako herritarrak gara fibra normala edukitzeko eskubiderik gabe?

  5. Ez da bat ere justua gertatzen ari dena. Alde zaharrean bizi garenak zer gara bigarren mailako herritarrak edo? Auzi honek guztiontzat justua izango den konponbidea behar du, eta ez batzuentzako partxe bat bakarrik.

    1) Berriro ere diot, zein da IBAI ARTE alde zaharreko biztanleon izenean erabakitzeko?
    2) Teknikoki… seguru 300MB direla ? Asko jota 300Mb izango direla da nire susmoa.
    3) “Gozatzea” hitza erabiltzea iraingarria deritzot. Jakin badakigu Arrasate osoan proposatzen digutena baino prezio merkeagoan 600Mb-eko konexioa kontratatu daitekeela. Gainera edozein konpainiaz. Zergatik ordaindu behar dugu gainkostua alde zaharrean bizi garenok?

    Seriotasun apur bat mesedez.

    ZUNTZ OPTIKOA ALDE ZAHARREAN ORAIN!

  6. Kritika guzti hauek idatzi aurretik zergatik ez aurkezpenera joan, informazioa jaso, galdetu,…aukerak aztertu….nork daki, agian irteera bat da erdigunean dugun arazoarentzako, ez?

  7. Irtenbidea argia da, jar diezagutela fibra erdigunean herri osoak duen kondizio berdinetan.
    Hain ona bada zergatik ez du udaletxeak kontratatzen? Nik gainontzeko Arrasatearrek duten fibra nahi dut, prezio berean. Zergatik ordaindu behar dut gehiago?
    Informatu naiz, aukerak aztertu ditut eta urrian jarri behar zen martxan Gestel “contrata el 2020 y no pagues hasta el 2021” sloganarekin. Otsailean hasi dira zerbitzua ematen. Eh, 2. mailako herritarrak eta gainera adarra jotzen?
    Fibra behar dugu eta ya!

      • Erdialdean egonik Udaletxeak jada zuntz optikoa badauka. Herritarren zerbitzura egoteko modu arraroa ez ote da hori? Lehenengo ni eta gero besteak?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen