Udaletxeak ezagutzera eman duenez, dagoeneko jarrita dago Gesalibarreko auzoko jolas-toki berria. Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.
2019an Udalak burututako parte-hartze prozesuan “Goazen soka parkera!” eredua izan zen Gesalibar auzoko haur parkea berritzeko arrasatearrek aukeratutako diseinua. Behin jolasak jarrita, gomazko lurra ezarri da.
Alarma Egoerak aukera ematen duen unean zabalduko da, segurtasun neurri oro betez.