Argazkiak: Arrasateko Udala
Bart gauean, Gesalibar Auzoan kokatuta dagoen Ibaizabal etxeak sua hartu du eta suhiltzaileak sua itzaltzen ibili dira, goizeko 10:00ak aldera, guztiz itzali duten arte. Gesalibar auzoaren amaieran dago etxea eta trasteleku bezala erabilia izan den eraikina da, eta ondorioz, ez da bertan inor bizi.
Zorionez, ez da ezbehar pertsonalik izan baina eraikinak kalte handiak jasan ditu. Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta hirigintza zinegotzi eta hirigintza burua bertaratu dira eta orain, kalteen balorazioa egiten ari da Udala, hartu beharreko neurriak zehazteko. Hurrengo egunetan idatziko da txostena.









