Gesalibar auzoko eustorma berregiteko lanei ekin die Udalak

2
1161

Lanek bi hilabete inguru iraungo dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egingo ditu eta 88.611,46 eruko aurrekontua dute. Lanen ondorioz, bidea itxi egingo da hilabete t’erdi.

Testua: Arrasateko Udala.

Gesalibar auzoan 2020ko martxoaren 16an jausitako eustorma berregiteko lanak jarri ditu abian Udalak. Lanek bi hilabete inguru iraungo dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egingo ditu eta 88.611,46 eruko aurrekontua dute.

Lanen ondorioz, bidea itxi egingo da hilabete t’erdiz. Zortzi baserri (Ibabe garajera eta Umendia, Atxabal, San Jurgi, Parraia, Etxeberri, Biziola, Arroaga eta Zabolain) eta bi aktibitate ekonomikori eragiten diete bidearen itxierak: Zabolain jatetxea eta Talleres Ibabe garaje mekanikoa. Atxabalpe eta Harrobiko bidetik egin beharko da gune hauetara iristeko bidea.

Errepidea ixteko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 07:30etik 17:30era. Hainbat larunbatetan ere lan ugari egingo dira eta, kasu honetan, bidea ixteko ordutegia 7:30etik 14:00etara bitartekoa izango da.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen