Gerren kalteen aurkako ekimenak erakusten ari da Elkartasun Eguna

0
2719

Antolakuntzak panel bat jarri du plazan, eta bertan herritarrek gerraren aurkako mezuak plazaratu ahal dituzte.

Ekimen honek helburu ditu gerretan murgilduta dauden “nazio eta pertsona guztietako biktimak gogoratzea eta horiei elkartasuna adieraztea”.

Aldi berean, GGKE erakundeak euren lana jendaurrean aurkezten ari dira, eta hainbat herritar Bidezko Merkataritzako produktuak erostera animatu dira.

Topaketa hau kultura-erakustaldiak ere bizitzen dabiltza: Arrasateko Trikitixa Eskolaren emanaldia, Gaita emanaldia (dantzari, erralooi eta kilikiekin), Arrasate Musikalen kontzertua, Kids&Us-en jarduerak, puzgarriak,…

Tonbola ere martxan dago, eta egunaren bukaeran Ibai-Arteren sari handiaren zozketa ospatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen