Gerrako Umeen izenak eta memoria jasotzeko herritarren laguntza eskatu dute

0
653

Dagoeneko 6819 umeren  kasuak identifikatu dituzte. 

Gipuzkoako Foru Aldundian Gerrako umeei buruz egindako prentsaurrean Josu Chueca, Jon Gambra eta Julia Monge egon dira berbetan. Atzean Gerrako Umeen aurpegiak agertu dira eta hiru arrasatearrenak dira. Gerrako Umeen izenak eta  memoria jasotzeko  herritarren laguntza eskatu dute. Dagoeneko 6819 umeren  kasuak identifikatu dituzte. 

Bi erakundeetako ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez, orain kasu bakoitzeko testigantzak eta datu osagarriak bildu nahi dira, eta horretarako “ezinbestekoa da erbesteratutako haurtzaro haren memoria gordetzen duten pertsonen eta, oro har, herritarren laguntza”.


Adingabe horietako gehienak Frantzian hartu zituzten (3139), ondoren Katalunian (1796), Belgikan (334), SESBen (466) eta Erresuma Batuan (180). Argentina, Danimarka, Dominikar Errepublika, Herbehereak, Madril, Mexiko, Suitza, Txile, Uruguai, Valentzia, Kuba, Argentina eta Venezuelan ere aurkitu zuten babesa, besteak beste.


Ion Gambra Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendariak, Julia Monge eta Josu Chueca Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideekin batera, azaldu duenez, “Nahiz eta ez zuten parte hartu, oso gaztetatik jasan zituzten ondorio larriak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen