Hala ere, bi liburu eta dokumental bat aurkeztuko dituzte, baita hitzaldi bat irailaren 23tik urriaren 1era arte.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Elgetako Udalak urriaren 4an gerrako haurrei egin behar zieten omenaldia bertan behera uztea erabaki dute. Omenaldia joan den apirilean egitekoa zen, eta bertan behera geratu zen Covid-19k sortutako osasun egoeragatik.
Hala ere, Intxortak eta Elgetako Udalak 4 ekitaldi antolatu dituzte Espaloia Kafe Antzokian irailaren 23tik urriaren 1era bitartean. Guztiak arratsaldeko 18:30ean izango dira.
– Irailak 23, asteazkena: Manolo Cainzosenen ‘Elgetarrak historian’ liburuaren aurkezpena
– Irailak 24, osteguna: Aiert Zubigarairen ‘Emakumeon memoria 1937’ liburuaren aurkezpena
– Irailak 29, asteartea: ‘Goiz gabiriar danok’ dokumentalaren aurkezpena (Gattiken komunikazioa) dokumentalaren aurkezpena
– Urriak 1: Juan Ramon Garairen ‘Debagoieneko haur erbesteratuak’ hitzaldia.
Ekitaldietara joateko, ezinbestekoa izango da maskara eramatea eta segurtasun-distantzia mantentzea.