“Gerra Nazional Iraultzailea” erakusketa online aurkeztu du Ezker Anitza-IUk

0
259

Hala ere, ekainaren 15etik aurrera erakusketa interesgarri hau aurrez aurre ikusteko aukera izango da Ezker Kultur Gunean.

Testua: Ezker Anitza-IU.

Ezker Anitza-IUk apirilean Ezker Kultur Gunean egitekoa zuen “Gerra Nazional Iraultzailea” erakusketa online aurkeztu du. Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioz eta osasun komunaren alde eginez, bertan behera uztea erabaki zuten. Alternatiba gisa, erakusketaz modu birtualean gozatzeko aukera ematen duen bideo bat egin dute.

Hala ere, ekainaren 15etik aurrera erakusketa interesgarri hau ikusteko aukera izango da aurrez aurre Ezker Kultur Gunean. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da posta elektroniko bidezezkerkulturgunea@gmail.com helbidean edo Whatsapp bidez 622 10 40 72 telefonoan.

Erakusketak 100 cm x 70 cm-ko 25 panel ditu, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen 84. urteurrena gogoratu nahi du, hiru urteko gerrari hasiera eman zioten sektore erreakzionarioena, non demokrazia, askatasuna eta II. Errepublikarekin hasitako aurrerapenen jarraipena jokoan dauden.

Madrilen lehen egunetik, kaleetan erresistentzia antolatuz, Eldan (Alacant) azken egunera arte, gobernu legitimoarekiko leialak, eta haratago, diktaduraren aurkako erresistentzia antolatuz, PCEk paper protagonista bat izan zuen Errepublikaren defentsan. Bosgarren Erregimentua, Herri Armadaren eraikuntza, nazioarteko elkartasunaren antolaketa, intelektual antifaxista edo makisa, militantzia komunistaren arrastoa ezabaezin geratu ziren mugarriak dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen