Ekitaldi irekia astelehenean izango da, apirilaren 28an, eta “Europako estatuen berrarmatzearen aurka” azalduko da.
Goiko argazkia: MB artxiboa / Kartela eta beheko argazkia: Kontseilu Sozialista.
Kontseilu Sozialista Deba Bailarak antolatuta, hitzaldia azalduko du “zergatik mobilizatu Europako estatuen berrarmatzearen eta gerra inperialistaren aurka”.
Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean, eta kokatuta dago Maiatzaren Lehenengoko Bilboko manifestazioaren testuinguruan.
Gaurkotutako informazioa: Era berean, KSek informazio-mahai bat jarri zuen kalean atzo, zapatua, Maiatzaren Lehenean Bilbon egingo den mobilizaziora deitzeko.






