“Gero eta ekintzaile gehiago gabiltza antikapazitismotik borrokan”

0
595

Itxi Guerra ekintzaileak ‘Lucha con el capacitismo’ liburua aurkeztu du Gaztetxean gaur, Morbor eta AGAKOk antolaturik.

Ekitaldia gaur egurdian egin da Gaztetxean bertan, eta hainbat lagunek jarraitu dute adi aurkezpena.

Aurkezpenaren ostean, Itxi Guerra aktibistak azaldu digu “liburu honekin ahalegindu naizela niretzat garrantzitsuak diren oinarrizko terminoak biltzen”:

“Zer da desgaitasuna, zein lengoaia erabitzen dugun, kapitalismoarekin duen harreman zuzena, borroka zehatzekin dituen harremanak (antiespezismoa eta kartzelaren aurkako mugimendua esaterako) eta anarkismotik nola eraman daitekeen aurrera borroka antikapazitista”.

Antikapazitista honek ere azpimarratu du “gero eta aktibista gehiago gabiltzala antikapazitismotik borrokatzen, eta beharrezkoa dela mugimendu sozialak antikapazitismotik ere berraztertzea”.

Izan ere, “antikapazitismoak eta desgaitasunak zeharkatzen gaituzte gure egunerokotasunean, ‘diska’ [‘diskapazitatuak’] izan nahiz ez izan”.

‘Lucha contra el capacitismo’ liburuan ere Itxi Guerrak salatzen du “sistema kapazitista dela pertsona desgaituak, desgaitu izate hutsagatik, diskriminatzen, bortxatzen eta hiltzen dituena”.

“Sistema kapitalistak sortzen du, pertsonak haien lan-indarraren bidez etekinak ekoizteko gaitasunaren arabera pentsatzen dituelako”.

“Zapalkuntza hori espezismoarekin, patriarkatuarekin eta kartzelako sistemarekin lotu nahi ditu, indarkeria horiek nola erreproduzitzen diren eta anarkismotik eta samurtasunetik indarkeria horiekin nola amaitu dezakegun aztertuz”.

Lucha contra el capacitismo bloga

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen