Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herriko udaletxeen aurrean mobilizatzeko deiarekin bat eginez, Arrasaten ere Herriko Plazan elkarretaratze bat egongo da, 19:30ean.
Deialdian argitzen dutenez, «hiru urte pasa dira eta egoera okerrera doa Palestinan. Genozidioa eta horrek dakarren deshumanizazio forma guztiak nagusitzen ari dira eta ezin dugu inondik inora egoera tamalgarri hau normalizatu: gosea gerra arma gisa baliatzea, lurraldea inpunitate osoz berenganatzea».
«Gazaren % 60a baino gehiago berenganatua du jada ejerzito sionistak, iazko urriko su eten adostutik ia 1.300 pertsona erail ditu Israelgo estatuak, horietatik 270 haurrak dira, 8.000 gorpu errekuperatu ezinik daude Gazan…», gaineratu dute.
Mobilizatu gaitezen!
#GenozidioaSTOP
#PalestinaAskatu




