Arrasatearrak beste 7 egilerekin parte hartu duen kontakizun erotikoen bilduma bat da ‘Bellerose’ ezizenarekin.
Gema Iñiguezek ‘Sobre el calor de la piel’ liburua aurkeztu du. Kontakizun erotikoen bilduma bat da. Arrasatearrak beste 7 egilerekin parte hartu du ‘Bellerose’ ezizenarekin. Diversidad Literariak argitaratutako liburua da.
Iñiguezek txikitatik idatzi du. Publikatu zuen lehen gauza adopzioari buruzko artikulu bat izan zen, adoptatutako seme bat baitu. Ondoren, Diversidad Literaria argitaletxearekin hainbat mikro-kontakizunak publikatu ditu, eta horiekin ere lan egin du orain. Kontakizun hauek jasotzen dituen liburu bakoitzak gai bat du. ‘Micro-relatos éroticos’ liburuaren kasuan gaia agerikoa da, ‘Porciones del alma’ liburuan, gai erromantikoak jorratzen dira, eta ‘Pluma, tinta y papel’ kasuan gaia librea da. Hainbat gairi buruz idatzi du, baina berak aurkezpenean adierazi duen bezala, “gustorago sentitzen naizen gaiarekin erotikoa da.”

Hau 2017an izan zen. Bost urte beranduago argitaletxea berarekin harremanetan jarri da ‘Sobre el calor de la piel’ proiektuaren parte izateko. “Kasu honetan, kontakizun luzea da. Zortzi idazle elkartu gaituzte, eta Euskadiko bakarra ni naiz, gainerakoak beste autonomia erkidego batzuetakoak dira. Gaia erotikoa da, baina bakoitzak nahi izan duena idatzi du.”
Une honetan bere lehen eleberri luzea idazten ari da, eta urte honen amaierarako amaituta izatea espero du. “Bertan, hainbat gai nahasten ditut, baina, jakina, gai erotikoak badu zati garrantzitsu bat.” Aurkezpenaren bukaeran, bere kontakizunaren zati bat irakurri du. Ondoren, entzuleek galderak egiteko aukera izan dute. Iñiguezek ere eskerrak eman dizkie ibilbide honetan ondoan izan dituen lagunei eta familiartekoei.
