Gaztetxokoetan, elkarbizitza sano baterako oinarri batzuk eraiki nahi dituzte, eta horretarako lema baten bila dabiltza. Umorea ere oso gustokoa dutenez, elkarbizitza sano batera meme onena aukeratuko dute ere.
Testua: Txatxilipurdi.
Arrasateko Gaztetxokoak lehiaketa berria bat jarri du martxan. Lehiaketa hau, egun bizi dugun testuingururako aparta da; izan ere, konfinamenduak bizi estilo honetako erritmoa bajatu eta norberarekin eta inguratzen gaituen errealitatearekin konektatzen laguntzen digu. Gainera, sormena ezinbesteko aliatu bilakatzen da egunotan, ezta? Bada, horretaz jabetuz, Arrasateko nerabeak xaxatzera gatoz.
Gaztetxokoek ateak itxi dituzte baina, askotan esaten dugun lez, gaztetxokoak lau paretatik haratago doaz! Nahiz eta egunerokotasunean elkar ikusi ez, ez gara zuetaz ahazten. Gaztetxokoetan bizitako momentuetara eraman nahi zaituztegu eta sormena dantzan jarri. Gure artean tratu onak sustatu nahi ditugu eta horretarako, ezinbestekoak dira zuen ekarpenak eta nola ez, jarrerak. Beraz, bi erronka botako dizkizuegu.
1- Gaztetxokoetan, elkarbizitza sano baterako oinarri batzuk eraiki nahi ditugu. Oinarri horiek, zerbitzuak irekitzean aurkeztuko zaizkizue eta denon artean finduko ditugu. Baina, oinarri horiek biltzen dituen LEMA BATEN BILA GABILTZA!
2- Umorea oso gustuko dugunez, elkarbizitza sano baterako MEMEak pilatu nahi ditugu!
Animatzen zara lehiaketa honetan parte hartzera? Lema onenari eta meme onenari, sari ederra emango diogu. Ikus-entzunezko ezberdinez (KD, liburu, komiki etab.) osatutako saski bana!
Lehiaketaren oinarriak xinple-xinpleak dira:
– 12-17 urte bitarte izatea eta Arrasaten bizitzea.
– Memeak zein lemak, euskaraz idatzita egotea.
– Gehienez, hiru lema pertsonako aurkeztea.
– Proposamenak, gaztetxokoakarrasate@gmail.com helbidera bidaltzea.
– Aurkezterako orduan izen-abizenak, etxeko helbidea eta telefono zenbaki bat ematea.
– Epeak: martxoaren 19tik 22ra
Gora Arrasateko gazteria! Irrikan gaude zuen ekarpenak jasotzeko! Eta, gogoratu, edozer gauza, Instagram bidez komunikatu gaitezke @gaztetxokoakarrasate kontuan.
Zaindu zaitezte,
Arrasateko gaztetxokoetako lantaldea
