Arreta handirekin nabil jarraitzen Pablo Uranga kaleko gaztetxokoaz sortu den eztabaida.
Horrelako gaiak asko interesatzen zaizkit eta iruzkinak egiten dituztenengandik asko ikasten dut. Pablo Uranga kaleko bizilagunen kexak guztiz arrazoitsuak direla uste dut. Txatxilipurdiren iritzia ez dakigu zein den. Erdiguneko gaztetxoko horretan 120 ume artatzen dira, orain pandemia dela eta gaztetxoko horren erabiltzaileak dezente murriztu ei dira.
Iruzkin batzuetatik ondorioztatzen dut arazoak hasiera hasieratik sortu zirela, gaztetxokoa inauguratu zenetik hain zuzen ere. Beraz nire galdera da, norena izan zen gaztetxokoa hor kokatzeko erabakia? Ez da asko nik umeen aisialdiaz dakidana, baina lehenengo begiratuan oso desegokia irizten diot leku horri: iluna, nahiko estua, eraikinez eta hormigoiez inguratuta, txikia ….

Aurrekoa nire iritzia da, noski, agian oker ibiliko naiz baina gustatuko litzaidake Gaztetxokoa hor kokatzeko emandako arrazoiak jakitea.
Badakit ez dela erraza ume txikiak kontrolatzea, eta ziurtatzen dizuet umeak ez direla “inozoak”, ez direla maleziabakoak. Horregatik oso ondo ulertzen ditut umeen begiraleen buru hauste eta beharlekuak.Baina inguru hori egokiena da umeen aisialdirako?
Nik uste dut ezetz. Erdiguneko umeak Musakolako gaztetxokora bideratzea ere ez zait iruditzen neurri egokiena.
Ez naiz hasiko aisialdia euskaraz egitearen beharraz; Txatxilipurdiren lana umeak euskalduntzen txalotzekoa da. Uste dut Mondraberriko irakurle gehienak ados egongo direla horretan.
Beraz eztabaidari izaera positiboagoa emate aldera proposatzen dut galdera hau:
Non kokatuko zenukete Arrasateko Erdiguneko gaztetxokoa? Zer aldaketa egingo zenukete Erdialdean aisialdirako leku seguru eta egoki bat lortzeko? Kontuan hartu, eraikin hutsak, behe barruak, irisgarritasuna, trafikoa … Hala ba, nahi baduzue … agian kontuan hartuko dute eta arazoa konpondu daiteke.
Niri, zalantza barik, Monterron Jauregia gustatzen zait kokaleku gisa. Erdialdean dago, kanpoaldean berdegunea eta jolasgunea du. Ume txikientzako negurako txoko bezala ere balioko luke.
Gobernuak gaur egungo Lanbideko eraikinera eraman nahiko luke etorkizunean, baina hori trafiko askodun errepide ondoan eta porlanez inguraturik dago.
“Gobernuak gaur egungo Lanbideko eraikinera eraman nahiko luke etorkizunean” esan dut, baina atzoko oharra berriz irakurrita, Ramon, erabakia hartuta daukate, eta Bilduk gaur esandakoarekin, haiekin inongo lanketarik egin gabe:
[Aldaketa “behin-behinekoa da”; izan ere, Gaztetxokoko zerbitzua “erdigunetik tren-geltoki zaharrera aldatzea aurreikusten da, Lanbidek aurtengo irailean bere bulegoak ELMA eraikineko beheko solairura eramaten dituenean”.]
Ideia ona izan duzu, kokalekuak eta konponbideak oposizioarekin lantzeari baino gehiago ,komunikabideetan irtetzen denari begiratzen diote eta gehiago PNVko hauek, eta inprobisazioetan sartuta, akaso oraindik beste kokaleku bat izango du.
Ze arin idazten dugun batzutan Ramon. Lehenengo kontua: gonbidatzen zaitut erdiguneko txoko hori ikustera, zer dagoen, nola dagoen, zer egiten duten (beno, orain itxi egin dutela, ezin ikusi). Baina diozun txoko ilun eta ez dakit zer gehiago hoiek ikusi ostean baloratu behar dira. Gunea insonorizatua ere badago, barrutik espazio desberdin batzukin. Udaleko gai hortarako zinegotziak ere hobe zukeen erabakia hartu aurretik bisita bat egin eta ezagutzea. Ezagutu gabe nolakoa den, zer lan egiten den gazteekin, ze arazo dituzten hauek, alternatiba ganorazkorik proposatu gabe, nola hartu daiteke alde bakarreko iritziaz? Bizilagunen firma batzuk nahikoak dira? Hainbat urtetan lanketak egin dituzte sortzen ziren tirabiren inguruan, bai eta pausoak eman bizilagunekin harremana egokiagoa izateko.
Orain zer, guraso garenok 80 firma biltzen baditugu, bizilagunenak baino gehiago, balio du? Hori da bidea?
Udaletxeak alde bakarreko postura hartu du, Txatxilipurdiko hezitzaileen, gazteen eta gazteen gurasoen iritzia jakin gabe. Ezagutu beharra dago hezitzaileek egiten duten lana gazteekin. Kalean baino hobe daude halako espazioetan, arrazoi gehiagorekin garai hauetan. Ez dakit ze norabide hartuko duen gaiak, baina beharrezkoa da gazteek espazio hauek izatea eta heziketan lan egitea.
Gazteek espazioa izaten jarraitzen dute. Zerbitzua berdina izango da. Alde horretatik ez da arazorik izango.
Egon al zara zu lokal barruan? Lokala insonorizatuta dagoela? Zu ez zara gainean bizi, hori seguru! Zati bat bakarrik dago insonorizatuta.
Udaleko zinegotziak ondo ezagutzen du lokala eta bertan egiten diren ekintzat ere. Baita sortzen diren arazoak ere.
Non egon zarete gurasoak orain arte? Orain arte arazoak izan ditugun aldioro ez dut gurasorik ikusi Gaztetxoko inguruan,eta orain, lekualdatzea erabakitzen denean agertzen zarete? Ez izan hipokritak!
Zuen laguntza eta partaidetza eskatu denean ez zarete agertu eta orain zer?
Musakolan, hilabete batzuetan eskola berria egiteko botako den eraikin zahar eta txikiago baten… nola izango da berdina zerbitzua?
Gazteriako zinegotzi hori, lokalean izan da seguru? hezkuntzako batzordera eraman du gaia, bisita horiek egin dituenean, arazorik edo gurasoek bizkarra eman diotenean? seguru?
Gurasoek bizkarra eman diotela seguru.
Lokala ezagutzen duela seguru.
Covid garai honetan bateko eta besteko aforoak antzekoak izango direla seguru.
Baina erabakia aldebakarrekoa, hezkuntzako batzordean jorratu eta aztertu gabe hartu da, seguru. Eta politikarien lana izateaz gain, horrelako arazoetan ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak kontutan hartzea eta Ramonek proposatu bezala, askoren artean kokalelu berria eztabaidatzea egokia izaten da. Gutxienez milaka bozka batzuk dituzten oposizioko alderdiekin. Bestea, kazikada bat da, inprobisatua eta PSEkoak esandakoagatik, Emakume Txokoarentzako konprometitua zegoen lokal baten, Tren geltokian, bukatuz???
Nik Garibai inguruan kokatuko nuke,bertako lokalen bat egokituta.
Monterronen dudik gabe. Parkea bertan dute, Arrasateko erdialdean dago, eraikin handia da… ezaugarri guztiak betetzen ditu. Udaletxeak umeentzat utziko du horrelako eraikin bat? Ez daukat hain argi.
Kaixo Ramon,
Guztiz bat egiten dut zure idatziarekin. Alde batetik, nori bururatu ote zitzaion Gaztetxokoa hor kokatzea? Erabaki okerra izan zela argi dago, ikusita bizilagunen kexak hasiera hasierarik egon direla eta 10 urtetan inor ez dela gai izan arazoa bideratzeko, ez Txatxilipurdi, ez monitore, ez hezitzaile, ez udala, ez guraso, ez inor. 10 urtetan jarraikia izan den bizikidetza arazo bat konpontzeko ezgaitasunak ere zer hausnartu erakutsi beharko luke. Eta tristeena da autokritikarik momentuz inon ez dudala irakurri, kulpak besteari bota besterik ez.
Ez Txatxilipurdirekin, ez gazteekin, ez teknikariekin, ez oposizioarekin ez PSOErekin (gobernukide izanda)… inorekin kontatu gabe erabaki unilateral bat hartzea eta lokal bat ixtea, ez da normala.
Gainera Emakume Txokoa jarri nahi den tokira eraman nahi da zerbitzua. Dena nahasgarria eta zoroa.
Autokritika PNVk egin beharko luke eta oraindik gai honetan erabakia artikulatu eta publikoki txintik esan ez duen alkateak.
Uste dut honetan profesionalak Txatxilipurdikoak direla eta 30 urtetik gorako esperientzia eta bermearekin bainera. Beraiekin berba egin beharko litzatekeela modurik egokiena zein den jakiteko eta seguru nago, beraiek gurasoon, gazteen, hezitzaileen, eragile sozial eta politiko guztien parte hartzea izan nahiko luketela egitasmorik egokiena diseinatzeko, onarpen sozial handiarekin egiten diren egitasmoak beti direlako iraunkorragoak eta Txatxilipurdik badaki horretaz zerbait.
Ramon, zentzuduna irakurri doten artikulu bakarra, zurea izan da. Inori errurik bota barik eta konponbide baten bila. Arrasateko politikari danel ikasi beharko lukete, arazoak konpontzeko daudela, eta ez sortzeko, edo denboran mugagabe luzatu daitezen.
Nik argi daukat. Periodikoki (bost urtean behin)auzo desberdinetanra eramango nuke, eta honela sortu daitezkeen arazoak danek gertutik ezagutu ditzagun. Gainera demokratikoena deritzot.
Pablo Urangako bizilagunek hamar urte daramatzate, nik uste dot eurei dagokiena bete dauela.
Periodikoki auzo ezberdinetara? Eta zerbitzuaren hartzaileak mugituko dira batetik bestera? Beharbada horrela auzo guztiek izango dute aukera Gazte Txokoa izateko eta ondo legoke, ludeta ibiltaria ere egiten da. Baina udal zerbitzuak rotatiboak izan behar badira auzoka, ba zergatik ez BAZ ere periodikoki auzoetara eraman? eta bada ezpada: baserri auzoak ez ahaztu!
Udalak murrizketak besterik ez ditu rgin Txatxilipurdin. Arazoa zegoela? Handitu hezitzaile plantila? Proposatu gazteekin egiteko txangoak Pablo Uranga deskogestionatzeko??? Baina ez.. Ez da pertsonalik indartu, ez da xentimo bat ere gastatu arazoa konpontzeko. Ez da paraleloki beste lokal bat jarri erdiguneko beste leku baten nola funtzionatuko lukeen ikusteko.
Argi dago erabaki politikoa dela. Ez da interesatzen irtenbiderik. Astean 3 egunetan zaratak.. Zer egin beharko genuke beste bizilagun batzuk, egunero egunero goiz eta arratsaldez haur parke ondoan bizi garenok? Baloi zaratak, oihuak egunero??? Orduero???
Eta beharbada, auzoez eta elkarbizitzaz ari garela, baliteke honetan ere dakienari galdetzea ona litzatekeela eta Arrasaten badaude batzuek: hor daukagu GAragartza lantoki handi bat eta kantera handi batekin elkarbizitza egin duen auzo txikia (galdetu nola egiten duten), hor daukagu Gesalbiar (auzoaren edukiera 10 aldiz den) ospitale psikiatrikoa erdi erdian duena eta honekin elkarbizitza (eta benetakoa) egiten jakin duena, begira Meatzerreka kantera eta zuloz beteta eta industria gunea tartean. Nahiago lukete horiek guztiak gaztetxokoa!
Pablo Urangako bizilagunei galdeiezu, ea zer nahiago duten. Nik galdera horri ezin diot erantzun. Baina, itxuraz behintzat, dexente presio handiagoa egin dute Pablo Urangakokoek zuk aipatu dituzun horiek baino.
Eta gazte izanik herriko auzoetara joatea, ez deritzot inolako astakeria, xamur egingo lukete, uda garaian piszinetara doazen moduan.
Benetan uste duzu horiek ez direla kexatu? Bai zera!
GAragartza, Gesalibar, Meatzerreka esan nahi dut