Gaur Irati Topaguneak martxoan eszenatoki gainean protagonista izango diren ekintzak aurkeztu ditu. Zapatu honetan, martxoak 12, ‘Des-Itsatsi’ zuzeneko erakustaldia izango da. Lehen pasea 19:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan.
Domeka honetan Perlata taldeak eguerdiko 12:00etan ‘Las Barreras’ bideoklipa aurkeztuko du, bi abesti izango dira eta marianitoak. Domeka arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko da.
Martxoaren 17an ‘Ukraina, Nato eta Errusia’ hitzaldia emango du Gabirel Ezkurdia Arteagak emango du, geopolitikan analista eta politologoa. Hitzaldia 18:30ean hasiko da.
Martxoaren 23an, ‘Karkabatik Herria’ zikloaren emanaldi berri bat izango da, Nora Salbotx-en eskutik: ‘Askatu edo moztu. Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak’. Arratsaldeko 19:00etan.
Martxoaren 25ean Onkixin taldearen kontzertua izango da gaueko 22:30ean. Azkenik, martxoaren 31n Ostegun Kulturalak izango dira.




