‘Sugarren mende’ liburuaren aurkezpena izan da arratsaldeko 17.30etan Gaztetxean, eta bertan Asisko Urmeneta egileak parte hartu du: “Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen. Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian”.