Argazkia: MB artxiboa.
Gazte-antolakundeak jakitera eman du aste honetan “gaztetxeko bi kidek deklaratzera joan behar izan dutela Bergarako epaitegira”.
AGAKOk gaitzetsi du “Arrasateko udaltzainek, udalarekin batera, gaztetxeko bi kideri prozesu judizial bat zabaldu izana”.
Udaltzaingoaren salaketaren jatorriak dira urtarrileko gertakariak izan ziren, “grafiti bat egiten zeuden” bi gazte udaltzainek “modu bortitzean” identifikatzen saiatu ondoren izandakoak.
Gazte-erakundeak gertakari horiek “autoritarismoaren gorakadan” eta “poliziaren inpunitatean” kokatzen ditu.
Ildo horretan, alderatzen ditu “azken hilabeteetan Errekalden, Azpeitin, Gasteizen, Santurtzin eta Hondarribikoekin”.
AGAKOren hitzetan, “alderdi politiko instituzionalek” poliziaren jarduera “bortitz eta kriminal” horiek “denak”, “babestu dituzte”. Horrek “poliziaren inpunitatean sakondu”.
Arrasateko Udalari galdera erretoriko bat egin dio: “ea herriko gazte militanteak deklaratzera bidaltzen dituen polizia den euren polizia-eredua”.
AGAKOren ustez, Arrasateko gazteak “jazartzen eta kriminalizatzen” dituztenak “izan beharko lirake deklaratzera deituak”, eta “ez injustizien aurka borrokan” dabiltzanak.
Adierazpena bukatzen du azpimarratuz gaztetxetik “autoritarismoaren gorakadaren” eta “poliziaren inpunitatearen” aurrean “borrokan jarraitzeko beharra”.




