Gaztelupeko ikasleek “Arrasate Palestinarekin” kanpaina antolatu dute

0
313

Testua: DBH3-ko Gaztelupeko ikaslea

DBH3-ko Gaztelupeko ikasleak gara eta “Ta zer ez da berdin” PROI-an murgilduta gaude. Gure azken produktua, gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da eta “Arrasate Palestinarekin” kanpaina antolatu dugu bertako herritarrei laguntzeko. Kanpaina honen barruan ekintza ezberdinak garatuko ditugu datorren astean: Jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat egingo dugu herrian zehar. Arazoa salatzeko, pankartak kokatuko ditugu eta QR ezberdinak kokatuko ditugu herrian zehar eta bertako mezua egoera salatzen dituen irudi zein datuak izango dira.

Beste aldetik, egoera honi laguntzen dabiltzan beste eragileen inguruan berri emateko kartel ezberdinak ere herrian zehar kokatuko ditugu. Arazo honi aurre egiteko gure ekintza solidarioa ere antolatu dugu. Janari bilketa hau azaroaren 21ean Arrasateko puntu ezberdinetan kokatuko da. Ikastoletatako gune ezberdinetan ere egingo da janari bilketa hau eta horretarako bertako ikasleei Palestindarren egoeraren aurrean sentsibilizatzeko, egoera salatzeko eta ekintza solidarioan parte hartzeko aurkezpenak egingo dizkiegu. Musakolan (Eroski, LDL eta BM) eta San Andresen (BM).

Lortutako elikagaiak zaporeak elkarteari bidaliko dizkiogu beraiek Lesbosera bidaltzeko. Mezu honen helburua gure kanpaina (Arrasate Palestinarekin) ezagutzera ematea da, eta gehienbat Arrasateko herritarrak janari bilketan (behean kartela) parte hartzea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen