Ostiral hontan, martxoaren 21, Gaztelupeko 4. mailako ikasleek Udaberriko kantu-afaria egingo dute Arimazubiko jolastokian. Ekitaldi hau ikasbidaiarako dirua biltzeko prestatu dute, eta bertaratzen direnek giro atseginaz eta dibertigarriaz gozatuko dute. Afaria bakoitzak ekarri beharko du, baina basoak eta platerak antolatzaileek jarriko dituzte. Edari alkoholdunik ez eramateko eskatu dute.
Kantu-afariaz gain, beste hainbat ekintza ere izango dira, hala nola bingo musikatua, umeentzako jolasak, bigarren eskuko azoka eta tonbola. Horrez gain, hainbat sorpresa prestatu dituzte gaua are bereziagoa izan dadin. Kantu-afaria 20:30ean hasiko da, baina 19:30ean ateak irekiko dira, parte-hartzaileek ekitaldiko beste jarduerak lasai gozatu ahal izan ditzaten. Prezioei dagokienez, nagusientzat 8 eurokoa izango da, gazteentzat 5 eurokoa eta umeentzat 3 eurokoa.
Parte hartu nahi dutenek aurrez galdetegi hau bete beharko dute izena emateko. “Ekitaldi hau guztion artean giro atseginean gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekarri zure afaria eta animatu kantura”.





