Gazteentzat hitzaldi berriak Arrasaten ‘TREBA gazteak’ ekimenaren baitan

    0
    105

    Honakoak dira hitzaldiak: otsailaren 7an ‘Zure burua maitatzen ikasi’ eta martxoaren 15ean ‘Osasun mentala: zure burua ulertzen ikasi’. Hitzaldietan izena emateko honako bideak daude zabalik: BAZ, 943 25 20 00 edota izenemateak.arrasate.eus web atarian.

    Beheko testua: Arrasateko Udala.

    Arrasateko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean ‘TREBA gazteak’ prestakuntza ekimenaren bi hitzaldi antolatu dituzte datozen asteetarako:

    • Otsailak 7: ‘Zure burua maitatzen ikasi’.
    • Martxoak 15: ‘Osasun mentala: zure burua ulertzen ikasi’.

    Hitzaldi biak 18:00etan izango dira, Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan. Hizlaria izango da Ainhoa Urretagoiena, Coach moduan pertsona eta taldeen eraldaketen ahalbideratzailea.

    Udaletik nabarmendu dutenez, “16-30 urte bitarteko gazteei beren garapen prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Beren emantzipazioko, garapeneko, hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sustatzeko baliabideak eskainiko dira aditu gazte batzuen bidez. Gazteek, beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasun batzuetan gabezia nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako aldaketei aurre egiteko eta ekimenak sortzeko”.

    Hezkuntza formalak zenbait gaitasun ematen ditu, baina beste batzuk bizitzako beste esparru batzuetan lortu behar dira. Hezkuntza ez formalak gaitasun hauek lortzeko aukerak eskaintzen ditu, eta gazteen garapen pertsonalean eragin handia izan ditzakete.

    TREBA gazteak ekimenak ahalduntze eskola izaera du eta hausnarketa, autonomia eta gazteen eskubideak sustatu nahi ditu, bizitza osotasunez gozatzeko.

    Udaletik 16-30 urte bitarteko gazteak hitzaldi hauetan parte hartzera animatu dituzte.

    Hitzaldietan izena emateko honako bideak daude zabalik: BAZ, 943 25 20 00 edota izenemateak.arrasate.eus web atarian.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen