Gazteen euskararen erabileraren hitzaldia eskaini dute Arratibelek eta Garciak

0
337

Goienagusik antolatuta, ‘Gazteak eta euskara: hizkuntza-hautuak eta hizkuntza-jarrerak’ hitzaldia eskaini dute Nekane Arratibelek eta Letizia Garciak gaur goizean, Kulturaten. Goizeko 10:00etan izan da Kulturateko areto nagusian eta jende asko bertaratu da. Bertan, Euskal Herriko eta batez ere, gazteen euskararen erabilera ohituren inguruan egindako azterketa azaldu dute.

Nekane Arratibel eta Letizia Garziak, HUHEZIko irakasleek eman dute hitzaldia. Nekane, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea. Psikologian lizentziatua eta doktorea. Letizia, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea. Lehen Hezkuntzan Graduatua eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan masterduna.

Hitzaldia, orokorrean Euskal Herriko hizkuntza erabilera ohiturakin hasi dute. Ondoren, gazteen erabilera, hautuan eta jarreran sakondu dute, egoera arduratsua dela esanez. Azkenik, beraien fakultatean, egunerokotasunean ikusten duten erabilerarekin amaitu dute; guztiek euskara jakin arren, beraien artean erabilera baxua dela azalduz eta horren arrazoia aztertuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen