Ekintza atzo arratsaldean ospatu zen eta zenbait gazte bildu zituen AiLaket!-en eskutik
Larunbatean arrasateko gazteek drogen inguruko zenbait informazio eta erantzun jasotzeko aukera izan dute Gazte Txokoan. Bertan ‘Gazteak eta Drogak’ tailerra antolatu dute AiLaket!-en eskutik. Tailerran zehar gazteek drogen inguruan jardun dute eta parte hartzeko aukera izan dute denbora guztian.
Era horretan galdera ezberdinak erantzun dira eta partaide bakoitzak bere ideiak bota ditu saioan zehar. Denon artean definizio ezberdinak eratu dituzte ideia bakoitzeko eta gai honen inguruan sortzen diren zalantzak ere mahai gainean jartzeko aukera izan dute gazteek.
Honen ostean, droga bakoitzari buruz hitz egin dute eta ‘mito’ edo gezur ezberdinak azaldu dira. Tailerreko azkenengo ariketan drogen inguruan faktoreek eragiten duten ondorioei buruz hitz egin dute eta kontzientziazio lan bat egin dute denon artean, substantzia hauen efektuak ondo ezagutu dezaten.
