Gazte Langileon Topaketaren prestatze-lanak Gaztetxean egingo dira

0
229

Nazio mailako topaketa Azpeitian izango da, eta horri begira, AGAKOk zenbait ekitaldi antolatu ditu, gaurtik (ekainaren 18tik) aurrera egitekoak.

Kartela: Antolakuntza.

Gazte Langileon Topaketa ekainaren 28 eta 29an egingo da Azpeitian.

Topaketara begira, Arrasateko AGAKOk antolatuta, ekitaldiak egingo dira gaur (ekainak 18) eta etzi (ekainak 20).

Gaur arratsaldeko 16:00etan propaganda tailerra egingo da Gaztetxean bertan, eta etzi bi ekitaldi izango dira:

Arratsaldeko 19:00etan aurkezpena eta ostean “Gaiztokeri tailerra” (“zikintzeko arropa ekarri”).

Aramaixo tropikaleko gazte-asanbladak ekainaren 27rako ekitaldiak antolatu ditu, Aramaixon egingo direnak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen