Gazte bat erasotu, identifikatu eta salatu du Ertzaintzak adierazpen askatasunaren aldeko mural bat egiten aritzea egotzita [Testua: Jaiki]

23
1911

Adierazpen askatasunaren aldeko eta mozal ordenantzaren aurkako mural bat osatzen ari zirenei laguntzen zegoen gazte baten atzetik abiatu ziren ertzainak lasterka martxoaren 29an, astelehenean, arratsaldeko 20:00ak aldera. Harrapatu zutenean, lurrera bota zuten, belauna lepoan jarrita identifikatu egin zuten, eta isuna jarri zioten. Muralaren bitartez, erdigunean pankartak eta kartelak jartzea ia ezinezkoa bihurtu dela eta isunekin zigortzen dela salatu nahi zen, espazio publikoan mezu politikoak zabaltzea ia ezinezkoa bilakatuz jende gehien mugitzen den inguruetan, garbitasunaren aitzakiarekin. Eskuinaren estrategia zaharra, zentsura politikoa zuritzeko.

Horrez gain, muralarekin kolore apur bat ere emango zitzaien Txoko zaharreko eraikin abandonatuko leiho estaliei, Uarkape parean. Noski, hautsez eta zikinkeriaz betetako bloke zatar bat inoiz ez da arazo PNV eta PSOEk hainbeste maite duten “garbitasunerako”, baina mural politiko bat egitean poliziak gazte bat lurrera bota, belauna lepoan ipini, mehatxatzeko porra atera eta identifikatu dezake, baita isuna jarri ere.

Horixe da mozal ordenantzak ekarri diguna: zentsura, adierazpen askatasuna kontu poliziala bihurtzea eta mezu politikodun mural huts bat egiteagatik poliziak gaizkilea bazina bezala tratatzea. Azken batean, bizi garen sistema kapitalista espainiarrean dagoen giro errepresiboaren adibide bat da. Era berean, askatasunari geratzen zaion tarte gero eta txikiagoa eta indar errepresiboen joera agresibo eta politizatua agerian uzten duen gertakaria da.

Jaikiren partetik, elkartasun osoa adierazten diogu jazarpen poliziala sufritu zuen gazteari eta erabateko gaitzezpena ertzaintzaren jokabide oldarkorrari. Dena dela, hau guztia ez zen gertatuko Arrasateren kasuan mozal ordenantzak herri mugimenduarentzat sortu duen egoera itogarria tartean ez balego. Beraz, erantzukizun politiko osoa PNV eta PSOEk dutela ere seinalatu nahi dugu.

Azkenik, dei egiten diegu Arrasateko eragileei mozal ordenantzaren aurkako jarrera garbia erakutsi dezaten eta ez dezaten normalizatu zentsura eta aldarrikapenen bazterketa sistematizatu nahi dituen ordenantza hau. Kaleak direlako gure adierazpen libreko gunea.

23 IRUZKIN

  1. Batzuk ez al dira konturatzen ze itsusi eta ze herri porkeria usten duten margoketak eta kartelak jartzen dituztenean? Ez al dira EHtik ibili eta ze herri politak eta garbiak ikusi. Seguru haiek ere ez daudela ados hainbeste gauzekin baina ez dute guztion herriko paretak zikintzen. Edukazioa, ez da beste gauza bat. Protesta egiteko badira moduak eta hau ez da “garbiena”.

    • Zuek gurozuena da herrixe hilde egotie, iguiñe emuten duztezue! Nik adierazpen askatasuna horma batzuen “garbitasunan” aurretik ikusten dot, baina bakoitza bere kontzientziakin… Eskubidiek zerutik etorrriko balie bezela..

  2. Baliabide asko ditugu adierazteko. Herria guztiona da. Aspertu zarete “zuen adierazpen askatasunarekin” Zure askatasuna nirea amaitzen den lekuan hasten da.

  3. Adierazpen askatasunaren hitzetan eskutatzen zarete!!! Herri guztia pintadekin eta herritar guztiok zuen “politikagatik” garbiketa ordaidu behar ditu. Benetan uste duzue horrelako pintadekin zerbait aldatuko duzuela???
    Politika on bat egiteko, politikari on bat behar da…

  4. Berlingo Harresia ez zen bere pintadengatik erori, SISTEMAK nahi izan zuelako erori zen. Proiektatzea, adostea, negoziatzea, konbentzitzea…

    • Harrigarria zure pentsatzeko modua. Ba niri, benetan esaten dizuet, justo kontrakoa sortarazten didazue. Eta ziur nago bakarra ez naizela.

      • Bai bakarra Zare. Segi horrela tontokixak idazten Mondraberrin eta gero eta boto gehixau jungo die Ezker Abertzalera.

  5. Ostras Marian jarraitzaile sutsuak hemendik dabitz jota fuego. Edo pertsona berdiña izengo da trolleatzen bere lana itxen egon biharrian? Gure Hirigintzako arduradun maitagarria?

  6. Bere etxeko fatxadan nahi dauana pintau deixela… Zeatik pagau biu danok, batzun tontakeixak?

    Aktuazio bikaina. Nazkauta nao herria pintadetaz eta pankartetaz ikustiana… Espero isuna galanta izatia eta horrelako jokaerak murrizten laguntzia. Espero isunataz a parte, garbiketa kostua leporatzia.

    • Nazkagarria zara.
      Aktuazio bikaina? Zeu anormal utza zea, adin txikiko bati belauna lepoan jartzea aktuazio bikaina dela iruditzen zaizu? EAJ eta PSEE dira horrelako jazarpenen errudunak.
      Kaleak dira gure aldarrikapen guneak.
      Mozal Ordenantza faxista honi ez.

      • Ze demontre egiten du adin txikiko bat paretak margotzen, ezaidazu!! Gainera, gaur egun delitu asko “barkatzen” dira adin txikikoa izateagatik. Bale Ya!!!

  7. Batzuk tematuta zaudete garbitasun kontuekin baina aitortu beharra dut nahiago dudala herria “zikin” (zuen ustetan) herria hilda eta garbi-garbi baino.

    Gainera, asko hitz egin ohi da diru publikoa margoketak garbitzeko erabiltzeaz… blabla eta non gelditzen da zuen kritikotasuna AHT moduko makro proiektu infinituen kasuan. Non gelditzen da mendietako garbitasuna, hormigoirik gabeko paisaiak…

    Akaso ez ote duzue zuen zilborra begiratzen zuen herriko lau paretetatik begirada altsatu gabe? Nahiago al duzue inongo kritikotasunik gabeko gazteak heztea?

    Mugitzen den herria ez da inoiz hilko baina akaso zuek bezalako hipokritekin paretak garbi, gazteria geldi eta herria hilik izango duzue.

    Nire elkartasun osoa identifikatutako gazteari eta herri mugimenduan (herri egiten duzuenoi) egunerokoan modu bolondresean lanean diharduzuenoi!

    Aurrera bolie!

    • Jarri pankarta zure balkoian eta margotu zure aurpegia lanera joateko edo eskolara joateko. Ikusikozu zenbat hitz egingo den aurpegian idatzita duzun leloaz. Proba egin.

  8. Belauna lepoan?? Zuk ikusi zenuen??
    Zuen pentxakera desberdin bat duen beste, zelan epaitzen duzue?? Akaso hori faxismoa ez ote da??

    • Bai nik identifikazioa ikusi nuen plazan nengoen eta baita ere muralaren lekura eraman zutenean ere.
      Faxismoa zeuek egiten dezutena da Arrupe jauna, zuekin bat ez datorrena zentsuratuz.

      MOZALIK EZ!

      • Identifikazioa ikusi zenuen edo atxiloketa ikusi zenuen??? Atxiloketari aurka egin zion?? Poliziak bere lana gaizki egin zuen?? George Floyd-en asuntua gertatu izanagatik polizi GUZTIAK belaunak atxilotuaren lepoetan jartzen dute… BENGA YA!!!
        Nahiago duzu maite duzun herri hau pintadas beteta egotea?? Hori bai maitasuna!!!
        Bildu alkatetza lortzen duenean, eta gaizki egiten dutenean, akaso margotzen duzue maite duzuen herri hau??
        Zuen etxean nahi duzun hori egin dezakezu, baina herriak zuen FAXISMOA ez du jasan beharrik.

          • Zu bai ridikulua zarela!! Joan zaitez beste herri batera eta proposatu pintadak egitea hango paretetan protesta egiteko, ea zer esaten dizuten. Ziuraski spraya ipurzulotik sartzen dizute eta ostikadak batez berriro arrasatera bilatzen dizute. Inpresentable batzuk zarete.

  9. Nire etxeko fatxada erabili dezakezue ertzaintzaren jarrera hau salatzeko, atxiloketa ikusi nuen eta pasada bat iruditu zitzaidan, batez ere gero jakin nuen bezela adin txiki bat izanda

    Herrian gertatZen ari diren beste gauza askoz larriagotan jarri energia

    • Adin txikikoak ezin dute nahi dutena egin adin txikikoak direlako. Noizbait moztu behar da hau. Ez dut bakarrik kasu hontaz hitz egiten. Niregaitik 13 urteekin kartzelara. Ea gurasoak zerbait gehiago kezkatzen diren. Beti aitzakia berdina jartzen “gaixoak, adin txikikoa da..” eta ze demontre!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen